Hezkuntzak ez du betetzen
Antzingo Lokiz Ikastetxeko familiek gure harridura eta kezka adierazi nahi dugu Hezkuntza Departamentuaren azken erabakien harira. Iragan otsailean, eskola jardunaldiaren inguruko eztabaida ariketan parte hartu genuen horrek dakarren ahaleginarekin. Emaitza: gure kasuan porrot galanta suposatu zuen jardunaldi jarraitua alboratu eta jardunaldi malguaren aldeko adostasun handia lortu genuen. Erabaki egokiena zela zirudien, alegia 3 egun, eskola goiz eta arratsaldez, eta beste 2 egunak (asteazkena eta ostirala) etxera itzuliko lirateke bazkaltzeko. Arratsaldean festa. Honaino denak ados. Iraila iritsi eta ikasturtea hastearekin batera ordea Lokiz ikastetxea osatzen dugun familia errealitate anitz horien antolaketa eta ilusioa zapuztu du Hezkuntza Departamentuak aldebakarreko erabakiz (famili zein eskolak adostu genuen jardunaldiaren aurka): irailaren 2an jakinarazi baitigute asteazkenean eta ostiralean garraiatutako haurrak bazkaltzen geratu beharko dutela (13: 45tan) ondoren autobusak jaso ditzan.16: 30ak arte ez dira etxera iritsiko. Aurrez aipatu bezala, guretzat porrota izan zen jardunaldi jarraituarekin bezala, haurrak beharrik eta justifikaziorik gabe 16: 30tan etxeratzera behartu nahi dituzte. Jardunaldi Zatituarekin 16: 30tan iritsiko lirateke etxera, eta badirudi azkenean Jardunaldi Malguarekin ere 16: 30ean etorriko direla. Honenbestez hainbat dira sortzen zaizkigun galderak: Zertarako bozkarazten digute behin eta berriz, bozkatzen duguna errespetatuko ez badute? Gure ustez, neurri hauek hartu dira autobusen disponibilitatea ez delako egokitu Hezkuntza Departamenduak ezarririko ordutegi berriei. Eta gainera gure asaldadurarako, ez du bere gain hartu nahi jantokiko zaintzaileen lan egun gehigarria. Honek horrela jarraitzen badu...2028an berriro bozketa bat egitera behartuko gaituzte, baino badakigu emaitza: gure txikiak 16: 30ean etorriko dira etxera
*Sinatzaileak: Cristina Ganuza Saal, Jose Andres Chasco Ganuza, Ismael San martin Landa, Nuria Azcona Zabalza, Ihudith Herreras Roig, Aintzane Iriberri Berrostegieta, Miguel Sainz Alcoz, Noemi Alvarez Calleja, Izaskun Diaz de Cerio Otxoa, Jesus Lahidalga Alvarez, Maialen Laura Benitez, Maria Jesus Villava Ripodas, David Berraondo Armendariz, Jone Lozano Miranda, Ekaitz Astibia Goikoechea.