Patxi Aznar Bellido

Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo Armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste honek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez, Sirian, Ukrainan, edo Marokok Mendebaldeko Saharan okupatutako zatian, etab., eta bigarrena, Israelgo Armadak eragin dituen hilketa bortitz horiek zigorrik gabe geratuko direla, Israelen atzean AEB dagoelako. Hala eta guztiz ere, Nazioarteko Zigor Auzitegiak B. Netanyahu Israelgo presidentea atxilotzeko agindua eman du. Gainera, orain eta ikertu nahi ez bada ere, badakigu zantzu guztiak, erradioaktibitatearen igoera, bonbaren irudiak edo Turkiaraino iritsi zen efektu sismikoa, Israelek Siriaren aurka egindako bonbardaketa bonba nuklear taktiko batekin egin zela (B61).

Bestalde, Estatu Batuetako presidente aldaketak ez du eraginik izango Palestinako gaian, Bidenek eta Trumpek pentsaera bera dutelako gai horren inguruan. Trumpek gerrarekin amaitu nahi duen arren, argi dago hori ere armamentu-enpresen zerbitzura dagoela; izan ere, Ukrainako armadari armak emateaz gain, Europako mendebaldeko herrialdeei arma-aurrekontua handitzeko eskatu die, adibidez, Trumpen itzulerak Espainiako estatua 10.500 milioi gehiago gastatzera behartu du. Azkenean, herritarrok dugun pertzepzioa da, nahi ez dugun gerra batera garamatzaten bitartean eta armagintzaren aurrekontuak handitzen diren bitartean, pentsioak, osasuna, mendekotasuna, hezkuntza eta abarretarako aurrekontua ahultzen dela. Horregatik guztiagatik, uste dut garaia iritsi dela planto egiteko eta botere-egitura benetan demokratikoak eskatzeko, lau urtean behin herritarren interesei erantzuten ez dieten subjektuak aukeratzea herriaren aurka doalako.

Buscar