Independentzia da gure «marko demokratikoa»
Asier Ezpeleta Jauregi | Orreagako kidea
08/08/2012

Herri konkistatu bat gara. Zapaldua. Indarrez. Mendeetan zehar. Eta garrantzitsua da, ezinbestezko baldintza, honetaz kontziente izatea egunen batean egoera hori aldatu eta independente izan nahi badugu.

Egoera hau estatuek indarrez, nahita, kontzienteki inposatzen digute. Eta gainera beraien legeek babesturik. ‘Legalki’. Estatu hauek biolentzian oinarrituak daude. Indarrez beraienak egin dituzten lurraldeetako herriak, egunen batean beraien bidea libreki, estatu zapaltzaileengandik aparte, egin ez dezaten. Espainiako konstituzioaren lehen lerroak irakurtzen hasi besterik ez dago honetaz jabetzeko. Hau ere argi izan behar dugu. Kontziente izan eta ez ahaztu. Nola lortuko dugu bestela ba independentzia? Zapaltzen gaituzten estatuak demokraziaren kontrakoak dira. Herri bat zapaldua mantentzen duen estatu batek ezin du inoiz demokratiko izan. Ezta egunero hauteskunde batzuk konbokatuta ere.

Independentzia estatu hauen aurka lortuko dugu. Egoera antidemokratiko batean gaude, gure aurka indarra erabiltzea egunerokoa eta gainera «legala» den ingurune batean. Independentzia eta demokrazia ez dira inoiz lortuko beraien kolaborazioarekin, hitz eginaz, konbentzituz, beraiek ezarritako instituzio eta hauteskunde antidemokratikoekin...Beraien helburua, nahia, desioa, kontrakoa baita: Euskal Herria, betirako, beraien estatu inperialisten parte izatea, hain justu ere.Hori ere garbi izan behar dugu. Kontrakoa pentsatzea denbora eta indarra alferrik galtzea da. Independentzia lortu arte ez da demokraziarik egongo herri honetan. Demokrazia independentziarekin etorriko da.Eta independentzia ezinbestekoa dugu gure herria eta nortasuna babestu nahi baditugu.

Horretaz jabetu ziren euskaldunon arbasoak 778ko abuztuaren 15ean, eta modu egokian borrokatu zuten gure nortasunaren defentsan Orreagan. Ospa dezakegun garaipen gutxienetako bat da. Gogora eta ospa dezagun beraz egun seinalatu hau, Orreaga taldeak, beste urte batez, Pasai Donibanen antolatu duen Askatasunaren jai nazionalera hurbilduz.

Artículos
Eneko Compains Silva
27/10/2020
Jesús Valencia
27/10/2020
Iñaki Lasagabaster Herrarte
27/10/2020
Jesus González Pazos
27/10/2020
Cartas
Lucia Aincioa Urrutia
27/10/2020
Txus Pérez Artuch | Iruñea
27/10/2020
Mikel Baldus
27/10/2020
Jose Ramon Etxebarria, Laura Mintegi, Niko Xamardo, Iñaki Zabaleta eta Jexuxmari Zalakain
23/10/2020