Angel Irigoras | Zegama

Injustua da

Injustua da, hainbat administrazioetan, esaterako Euskal Gobernuan, Nafarroako Gobernuan, foru aldundietan, Tolosa, Legazpi edo Olaztiko udaletan... 1936ko Estatu Kolpearen ondorioz biktima bezala aitortuak azaltzen diren hainbat Zegamar Zegamako udalak 1936ko Estatu Kolpearen ondorioz eragindako biktimak bezala aitortuak ere ez izatea: Gregorio Arizkorreta Gorospe Zegamako errepublikar milizianoa, Otxandioko frontean (1937/04/04), frankistek hil zutena; Eugenio Etxeberria Azurmendi Tolosan 1936ko irailaren 23an fusilatu zuten Zegamarra; Gregorio Sarasola Arizkorreta Ormaiztegin 1936/09/23an, fusilatu zuten Zegamar-Olaztiko biztanlea; Zeferino Azurmendi Arrondo Aizpurutxoko Larregi harrobian 1936/09/24ean fusilatu zuten Legazpiar-Zegamako biztanlea edo Aratz mendian tiroz hil ondoren, 1944/10/26, Zegaman lurperatutako (X) Sánchez Cordero makia. Injustua da, Primo de Rivera diktadoreak edo Caídos por Dios y la Patria goraipameneko plaka izatea gaur egun Zegaman. Injustua da, Zegamako udalak falangisten omenaldiko kaleen izenak mantentzea (Juan Telleria –Cara al Sol– eta Aseginolaza –falangista– anaiak). Injustua da, agian, oraindik, 1949. urtetik Francisco Franco Zegamako ohorezko alkate izatea... eta 81 geroago faxistak fusilatutako herritarrak Zegamako udalak aitortu ere ez egin izana. Injustua da!

Buscar