Inperialismoari eta kolonialismoari lotuak
Egun, hainbat poliltikari, eskumako zein ezkerreko, kontserbadore zein aurrerakoi, monarkiazale zein federalista, besteak beste euskal eta katalan herritar askoren aldarrikapenak mehatxua direla argudiatuz, arrazaz gain bere kultura zein nazionalitatea etengabe goratzen dute oraindik ere, herritarrei bata zein bestea babestu behar dituztela ohartaraziz.
Hala, betiere arrazismoaren zein faxismoaren aterkipean, alde batetik, atzerritarrak eta kultura minorizatuak gogoko ez dituztela adierazten dute, herritatartasuna edota azal kolorea berebizikoak direla defendatu ondoren, beste kultura batzuez zikindu beharko ez liratezkela sinetsaraziz. Bestetik, botere arrotzak garbitu eta kanporatu egiten diren estatu eredu bat nahi dutela adierazten dute, horretarako erabiliko lituzketen trikimailuak lotsagabe lau haizeetara zabalduz. Espainiako eta Frantziako nazionalismoak inperialismoari eta kolonialismoari lotuak daudela adierazteak, ez luke inor harritu behar.
Horrela bada, Katalunia, Nafarroa eta antzeko herrien independentzia ez da Jesus Egigurenek duela gutxi adierazi bezala, alderdi «ez nazionalistak» erabakitakoan gauzatuko, behingoagatik, berak ordezkatzen duen pareko beste alderdi batzuek, eta nahiz eta estatu baten biztanleriaren %75ak horrela nahi izan, hainbat herritarrei askatasun osoz eta baldintza berdinetan bizitzeko aukera eragoztea egintza guztiz antidemokratikoa dela ulertzen dutenean baizik.