Juan Luis Mugertza Unanue

Irabazi, nola edo hala

Politikan, bereziki, askotan ez du onenak irabazten. Politikan beste jokalekuetan ez bezala, gaizki jokatzeak, sarritan, eskupekoa dakar, eta hori oso ondo ikusi dugu egun hauetan, nahiz eta batzuok, beste batzuek ez bezala, aspaldian jakin. Halarik ere, ez du ematen erakutsitako jarrerak aldaketa ekarriko duenik.

Joko sistema oso errotuta daukate, zaletuen laguntza hortxe dago, eta emaitzak oso onak dituzte, edozein ikuskizun egiten dutelarik ere. Gainera, gertuko bazkide fidelek ez ikusiarena egingo dute, edota barkatu, Urkulluk eta Ortuzarrek bezala, pekatua zuritze aldera.

Bitartean, komunikabideek egindako joko zikina ahazteko jokaldiaren errepikapena ikusteko aukerarik ez digute emango, beste batzuekin egiten duten moduan. Izan ere, hauen helburua ez da ondo jokatzea. Hauen helburua nola edo hala irabaztea da, eta hori oso ondo egiten, batzuek, behintzat.

Buscar