Iruñeako Hizkuntza Eskolan Irakaslerik Ez
Iruñeako HEOko ikasle talde bat
20/01/2020

Datorren asteartean bi hilabete beteko dira 2019ko azaroaren 21ean, Iruñeako Hizkuntza Eskolako (HEO) 100 ikaslek gure sakeleko telefonoan honako mezua jaso genuenetik: «Bestelako berririk izan arte, ingeleseko B2.2 eta C1 mailetako saioak bertan behera geratzen dira, irakaslearen gaixotasuna dela eta».

Guztiz lotsagarria deritzogu Hezkuntza Departamenduak, gaur gaurkoz, oraindik ere gure irakaslearen ordezkorik jarri ez izanari, edota bestelako irtenbiderik proposatu ez izanari. Hizkuntza Eskolak berak, bere kontu, ahozkoa lantzeko saioak proposatu baino ez ditu egin adabaki gisa. Ahozko saio horiek asteko ordubeteko iraupen soila dute. Guk guztiok egin dugun matrikularen ordainketarekin, ordea, asteko 4 ordu eta erdiko saioetarako eskubidea dugu. Eta horixe da, hain zuzen ere, behar duguna maiatzean gainditu nahi dugun azterketako teoria zein praktika jarraikortasunez lantzeari begira.

Hezkuntza Departamentuak onetsitako irizpideen arabera, HEOko irakasleria Bigarren Hezkuntzakoaren parekoa da. Eta 10 eguneko lan baja jarraituen kasuetan, irakasleak ordezkatua izan behar du; inondik inora betetzen ari ez den neurria, alegia. Arazoa egiturazkoa da, ordea: plazak betetzeko deialdi publiko ezak interinoen zerrenda zaharkitua sortu du, eta orain konponbide zaila du egoerak. Horrela, 'Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitaterako Hitzarmena' (86/2018 FA) ez dira betetzen ari. Bertan, «kidego guztietako irakasleriaren ordezkapenak modu arinenean burutzeko» konpromisoa hartua baitu Nafar Gobernuak.

Ikasleok gure betebeharra den bertaratzea osatu ez, eta gure hutsagiteek eskola-orduen %30a gaindituko balute, Eskolako ofizialtasuna galduko genuke. Bada, zer gertatuko da irakasle interino bat jartzeko gurekiko duen betebeharra betetzen ez badu Nafar Gobernuak? Jakina da, gainera, salbuespen gisa, Hezkuntza Departamentuak «berariazko kontratazioak egin ditzakeela bete nahi den lanpostuaren ezaugarrietara moldatzeko egokienak jotzen diren pertsonekin» (51/2018 FA). Gauzak horrela, beharrezko neurriak hartu eta sortutako kaltea lehenbailehen zuzendu dadila eskatzen dugu.

Artículos
Jesús González Pazos
28/02/2020
Libertad Francés, Lorena Alemán y Paz Francés*
28/02/2020
Carlos Askunze Elizaga
28/02/2020
Eduardo Santos Itoiz
28/02/2020
Cartas
Begoña Etxebarria, Maria Aiartza eta 523 sinadura gehiago
28/02/2020
Iñaki Revuelta Lertxundi | Cantante
28/02/2020
Manu Ballesteros
26/02/2020
Ainara Maya Urroz
25/02/2020
Últimos posts
Fito Rodriguez
26/02/2020