Jabo H. Pizarroso

Itzulia

Euskal Herriko bihotz bertan,
argitasun, klaridade eta jakintasunaren
Gartzelako poemak izeneko liburuaren orriak
irekitzen diren lez,
Joseba da itzuli,
itzulpenetan blai.

Iragana, denboraren edota mintzairaren
mamiak sekretupean zeudenak,
urteen izen ezkutuek aireratzen balituzte nolabait.

Kubako infinitesimal bat zatitxo
gure sorterrira instant zipriztinaz,
jin da aurten Josebarekin ere.

Ez gara gure baitakoak,
ezjakintasun lelo horrengandik,
nahiz eta antigualeko sentipen bat izan,
gaur goizean ez-leku hortik eskapa gintezke
badakigula.

Sarrionandia geure
pentsamoldean zegoen
eta horregatik
eskual gizakien begietan
beste dizdir basakor edo,
ikus daiteke udaberri lilur hosto mutuetan,
horbelan baino gehiago.

Gure literatur basurde
elezaharraren jauna,
iratxen alboan dagoeneko
korrika susmatzen zaitugu.

Itxasoa da gure aker libre larre bakarra,
lurrari lotua ta desloturik,
erbesteko abotsa,
dialektikaren erangikor-unez bapo bezalaxe,
hitzen eremua.
Europako Pulgarzito hona ongi etorri, Sarri,
Euskal herrira ongi etorria, Joseba.

Buscar