Urma Castaneda eta Eneko

Jainkoak gure artean

Ukaezina da famatuak direla gaur egungo jainko eta jainkosak. Urrutirago joan gabe Goazaeneko partaideak, Eneko Van Horenbeke, Carlos Sobera edota Sofia Suescun dira Euskal Herriak sortu dituen «jainkoetariko» batzuk. Kasurako, nork ez du ezagutzen Sálvame-ko kolaboratzaileren bat? Espainia mailan dauden pertsonaia famatuenetarikoak dira, edonorri galdetu ezkero badakite haietako baten izenen bat.

Dirudienez ahaztu egiten zaigu «jainko» horiek gu bezalako pertsonak direla eta guk ematen diegula euren boterea. Zoritxarrez, batzuetan, haiei ere ahaztu egiten zaiela uste dut. Nire iritziz, batzuek ere ez dakite haien boterea guk ematen diegunik. Azken finean guk elikatu egiten ditugu euren egozentrismoa eta gehiegikeriak, nahigabe, hain ondo tratatzerakoan. Ondorioz, gu baino gehiago direla sinisten.

Aipagarria da ere pertsonok erakusten dugun zurikeria. Kalean barrena «jainko» bat, gustukoa ala ez izan, aurkitzerakoan erakusten dugun mirespena honen kasu da, gure inguruko norbaitek hauetariko bat ikusten badu noizbait, seguraski, jakinaraziko gaitu, modu batean ala bestean.

Guztiok jakin behar izango genuke planeta honetan bizi garen gizaki guztiak berdinak garela, inor ez dagoela besteen gainetik, berdin dioela zein lanpostu, zenbat diru edo zenbat influentzia daukagun, guztiok berdinak garela eta kito. Norbaiti ahazten bazaio ere, guztiok gara, eta izango gara, berdinak. Guztiok desberdinak izan arren, dibertsitatea erreala dela, baina ustez, argi geratu da zein den adierazi nahi den kontzeptua.

Buscar