Jon Rekarteri esker onez
Maite Berazadi Larrea | Berazadi Larrea familiaren izenean
21/05/2019

Oso ustekabean harrapatu gintuen Jon Rekarteren heriotzaren berriak (maiatzaren 9an). Apirilaren 25ean berarekin hitz egiten aritu ginen gure familiak duen proiektu baten inguruan. Jon ezinago interesaturik agertu zen gure aitona zenaren Valentin Larrea Iturbe (1876-1970) musikoaren obra argitara eman nahi genuela eta horretarako piano kontzertu bat antolatzen ari ginela azaltzerakoan. Zarautzen egingo den kontzertuaren grabaketa eskatu genionean oso ongi iruditu zitzaion eta bere osasun arazoak onbideratu bezain laster (hilabetera edo) berrartuko genuela gaia esan zigun. Kementsu eta itxaropenez betea azaldu zitzaigun.

Arrazoi ezberdinek eraman gintuzten Jon Rekarterekin harremanetan jartzera; batetik aspaldiko ezaguna genuen; Pat eta Jon, Iona eta Manex seme-alabak haurrak zirela, Hondarribira bizitzera etorri zirenean, erlazio gozoa egin genuen eta oso oroitzapen ona utzi ziguten.

Bestetik AUS_ART_ RECORDS diskoetxearen jarraipena egin ahal izan dugulako azken urteetan. Miresgarria benetan Jon Rekartek egin duen lana: euskal musika klasikoko hainbat egile ahanzturatik atera eta balorean jarriz. Ohikoa genuen Jon Rekarte Durangoko Azokan eta Sarako Idazleen Biltzarrean, euskal konpositoreen diska bildumak eskeintzen.

Asmatzen ahal da ze lan eskerga eta isila egon den ezaugarri horietako diskaetxea aurrera ateratzeko. Holako lanetan bere herrian eta kulturan sinisten duten determinazioz eta indarrez beteriko pertsonak aritzen dira. Zorionez Euskal Herrian baditugu halakoak. Jon Rekarte horietako bat zen.

Artículos
José María Pérez Bustero
21/11/2019
Isidoro Berdie Bueno
21/11/2019
Josu Iraeta
21/11/2019
Jesusmaria Soubies Garate
20/11/2019
Cartas
Joserra Beloki Zapirain - Donostia
20/11/2019
Javier Orcajada del Castillo
20/11/2019
Gerardo Hernández Zorroza
20/11/2019
Xabier Rodríguez y Nicolas Xamardo - Hernani
20/11/2019
Últimos posts
Martin Garitano
20/11/2019
Martin Garitano
19/11/2019