Martin Garitano, kazetaria eta Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia

Juan Mari Uriarteren omenez

Juan Mari Uriarte Goirizelaia euskal gotzaina hil dela dioskue eta ezagutzeko eta hainbeste uneak partekatzeko aukera izan genuenok errekonozimendua eta tristura baino ezin dogu erakutsi.
Gizon ona, kristau ona seguruenik, enbor bereko euskal gizona izan dugu Juan Mari. Bere herriaren sustraiak maite eta ondo zaintzen zekiena. Fruizetik Bilbora. Gero Zamorara, artean Erroman eta Zurichen gure herrian bakea hedatu zedin ahaleginak biderkatuz.

Ez zotzien jotako aldaba guztien ostean behar zeban kasurik egin  hierarkia eta boterea ondo lotuta dagozelako, baina ez eban Juan Marik deskantsurik hartu eta, bakea eta gure herriaren aitorpena helburu, inoiz ez eban atsedenik hartu.

Ezagutu dogunok ez dogu ahaztuko eta beti, beti, eskertuko dogu haren engaiamendurako baietza.

Gure herriak asko zor dotsa. Baita, segur aski, berak zuzendutako elizbarrutiek ere. Bakebide horretan ibilitakook ez dogu ahaztuko Anoetara joan beharrean San Mamesera ihes egiten eban artzaina.

Buscar