Koherentzia falta
Gazan genozidioak jarraitzen duen bitartean, ekintzaile batzuek Espainiako Vueltako etapa bat eten dute gertaera salatzeko. Kontua da batek baino gehiagok ez dugula ulertzen, adibidez, Errusiari 2024ko Parisko Olinpiadetan parte hartzea debekatzea, eta Israeli, berriz, ez zaio debekatzen Vueltan edo beste kirol-ekitaldi batzuetan parte hartzea. Bestalde, badakigu boteretsu batzuek beren dirua erabiltzen dutela kirol-ekitaldiak finantzatzeko eta, horrela, gobernu batzuen jarduera zigorgarria garbitzeko, kasu honetan Israelena.
Gaiarekin jarraituz, B. Zupiriak Vueltan izandako istiluak salatu zituen, bere ustez protesta egiteko beste modu batzuk daudelako, eta honako adibide hau jarri zuen: Eusko Jaurlaritzak Israelgo armada Gazan egiten ari den gehiegikeriak istilurik gabe salatu ditu. Bukatzeko, Zupiria jauna, esango dizut ez dudala sinesten Eusko Jaurlaritzak esandakoa, uste baitut ez dela koherentea Gazako genozidioa salatzea, eta, aldi berean, diru publikoarekin, Palestinako lurralde okupatuan tranbia eraikitzea zorroan duen CAF bezalako enpresa bateko akziodun izatea. Gai honen harira, lehendakariak esan du CAFek erabakitzen duena errespetatuko duela, eta hori ere harritzen nau, ulertzen baitut CAFen ekintza legez kanpokoa dela.
Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.