Konponbidea
Abertzaletasuna da herri honek daukan gaitza: sezesionismoan tematuta daude eta goiz edo berandu indarkeriara joko dute berriro ere ameskeria hori lortzeko, horrek guztioi ekarriko dizkigun ondorio larriekin.
Eta EAJren konplizitatea ukaezina da gerrara eta hondamendira garamatzakeen indarkeriaren estrategian: zeren EAJren ideologia bera da gatazkaren eragilea: Euzko laterria.
1984ean, lanean hasi nintzen AEKn eta orduko nagusiak ondo gogoratzen ditut: Kaltzada, Naberan, Edurne, Piedra, Memelo, Lobera, Osa...
Eurek apur bat geroago azpimarratu egiten ziguten kultur ekintza antidisglosikoen munta, kaleko jendea euskararen garrantziaz konturatu zedin.
Eta nik horixe egingo dut: ekainean gure nazioaren koloreekin irtengo naiz kalera, bizi dugun ataka gaiztotik irteteko bide beharra den ziurtasunean. Eta bergauza egiteko proposamena luzatzen diet abertzaleei eta hainbokoei.
Ikurrak aldakorrak dira lekuaren eta denboraren arabera eta besteen ikurrak geureganatuz gauza aunitz lor daitezke gure nortasuna galdu gabe.
Kontua ez da ikur arrotza onartzea gurea ordezkatzeko, baizik eta gurea bideragarri egiteko. Horixe izango da gure lanabesa.
Beroren bitartez amnistia, askatasuna, berdintasuna, lan-eskubideak, pentsio duinak zentzuzko burujabetza, gure berezitasunen aitortza, euskara suspertzea eta elkarbizitza adiskidetsua erdietsi daitezke eta neuk erakutsiko dut hori ekaineko hitzorduarekin.
Gora Espainia!