Jon Otero Uribarren | Arrasate

Laburtzearren

Itzela da euskal hedabideetan oraindik orain darabilgun nahastea. Beno, esan beharra dago hedabide ez abertzaleetan gaindituta dutela arazoa. Baina oraindik ezin ahantzirik gaude ETAren garaietan lurraldetasuna nahiko tabua zela. Euskadi Ta Askatasuna zuen izenez, ta denok dakigu Euskadi hortan Euskal Herriaz zihardutela. Noski, Euskadi da orain euskal nazioaren izena, eta naziotasuna kolektibitate baten borondatean datzala badakigu, baita herritartasuna kolektibitate baten borondatean datzala. Euskal Herriak borondatea du herri bat izaitearena, gehiengoak hala ebatzi du, baita Nafarroan ere. Baina euskal naziotasuna ez da ontzat ematen ez Nafarroan ez ta Iparraldean ere. Argi dago, bozka abertzaleak herrialde hoietan gutxiengo direla. Beraz, ez dira euskal nazio. Araban berdinduta daude bozka abertzalea eta bozka unionista, eta Bizkaia ta Gipuzkoan gailentzen gara abertzaleak. Beraz, zertara dator Euskadiz hitzegiten dugunean erraitea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, dena luzeegi eginez eta nahasiz? Laburtu dezagun Euskadi soilik esanez, ez dugu zeren perpaus luzeegiak erabili behar. Denok ulertzen dugu Nafarroaz ta Iparraldeaz ez garela ari, eta asko laburtzen dugu hitz jarioa. Laburtzearren.

Buscar