Lakua auzoko gazteen eskaerak
Lakua auzoko kideek hainbat gauza jartzea eskatzen dugu, gazteok gauza berdinak ikusten ditugulako eta horrek aspertzen gaituelako. Iruditzen zaigu Lakua auzoa zahartzen ari dela. Hau ez gertatzeko honako ideiak dakartzagu.
Lehenik eta behin musika-areto gehiago jarriko genituzke, orain musika bakarka eta kaskoekin entzuten delako eta horrela, musika, taldean entzungo da.
Era berean, gazteentzako jolasteko aretoak eskatzen ditugu, egun txarra egiten badu, bertan babesa hartzeko, horrela egun guztia pasa dezakezu mahai jokoetan aritzen edota futbolinera jolasten.
Bestetik, oso ondo legoke futbol-zelai publikoak jartzea Lakua auzoan, bestela, futbol 11 jolasteko Sansomendira arte joan behar zara gutxienez eta gainera, beti itxita daudenez taldeetakoak ez direnentzat, hesia saltatu behar duzu.
Halaber izozki-denda gehiago eskatzen ditugu, Lakua auzoan ez dagoelako horrelakorik, bestetik, kreperia asko jarri dituzte baina izozki on bat jateko erdigunera arte joan behar zara.
Azkenik, bolera bat ere eskatzen dugu, bakarrik erdigunean daudelako eta horrela ez zara erdigunera joan behar.
Ondorioz,gure auzoari kasu gehiago ematea eskatzen dugu eta gazteen aisialdia kontuan hartzea.