Aritz Arrieta Obeso

Langile baten galderak albisteen aurrean: PSN Ez al da eskubia ba?

EH Bildu eskubiari Nafarroako Gobernurako atea ixten ahaleginduko dela esanez entzun dut Otegi aste honetan.

Eta nahiz eta PSN-k Iruñan, PSEk Gipuzkoan, Durangon eta Euskal Herriko beste hainbat lekutan eskubiarekin (PNV) edo behar duen guztiarekin batu EH Bildu paretik kentzeko, PSNko Chivite presidente egitea ahalbidetuko duela Bilduk berriz ere bere abstentzioarekin iradoki zuen.

Ulertzen dut planteamendua eta arrazoibidea eta suposatzen dut afiliatuek eta zuzendaritzak daukaten dilema ez dela xamurra: «guatemala» edo «guatepeor».

Eta, noski, Ferrazek ere ongi daki hori eta zapoa irentsi araziko digula berriz ere nafarroi eta euskaldun guztioi.

Berriz Chivite «socialista» edo itzul dadila UPN. Eskuin muturra edo «ezkerra»?

Baina benetan norbaitek sinesten du sigla hoietan jartzen duena? Espainola bai: garbi ikusten da euskerarekiko haien jarrera baina obrero y socialista? Ya ezta panazko galtzak. Ikusi dugu behin eta berriz Lan Erreformarekin, Mozal Legearekin, saharar herriarekin, enpresa handienganako morroitasunarekin, Iberdrola, banka…

Baina besteak okerragoak dira, esango dute batzuk, zer nahi duzu berriz UPNko eskuin muturra nafar Gobernuan?

Eta zer? Benetan zein da ezberdintasuna? Ez dut bat ere garbi.

Agian «guatepeor» ez da «guatemala» baino okerrago. Edo bai? Nik zer dakit. Baina gauzak erdizka egitea batzuetan okerrago de ez egitea baino. Begira Podemos nola desinflatu zen.

Nik ez dut oso garbi baina berriro Iruña UPNren esku uzteko prest dagoen P(SO)E ri Nafarroako Gobernuko giltza emango dion Bilduri berriz ere botoa emango ote diodan. Bi aldiz baino gehiago pentsatu beharko dut.

EH Bilduk karta onak jaso ditu partida hau jokatzeko eta ahal bezain ondo jokatuko dituela espero dut eta arduradunek nik baino garbiago ikustea asunto guztia. Eta arrazoi dute: ez dira kromo trukean ibiliko. Ez, hau poker partida bat da: a cara de perro. Edo musean: hor dago.

Animo, zintzoak ba gera baina tontoak ez. Eutsi goiari eta ogi gogorrari hagiña zorrotz. Hortzak erakutsi.

Buscar