Patxi Aznar Bellido

Lehendakariaren ezetza

Lehendakariak, inongo azalpenik eman gabe, ez du jaso Etxeratek urtero egiten duen txostena, horren partetik idazkari batek jaso du.

Eusko Jaurlaritzak esan duenez, gertaera hori beste aldi batzuetan ere jazo da, horrexegatik erakunde honek gertaerari ez dio aparteko garrantzirik eman nahi. Kontua, nire ustez, ez da lehenengoa aldia izatea edo bigarrena izatea baizik eta, sufrimendurik handiena pairatzen duten kolektiboak babestea.
Naika Diezek, Rafaren Diezen semeak, lehendakariari halako galdera luzatu dio: ea euskaldun guztion lehendakaria den a la ez?

Galdera, nire ustez, oso egokia izateaz gain, zentzuduna da lehen esan dudan moduan, kolektiborik ahulenek beren oinazeak leuntzeko agintariarengandik babes osoa sentitu behar dutelako. Kasu honetan, Etxerati tokatu zaio, eta bihar?

Buscar