Los Borbones son unos ladrones
Eneko Perkaz Latienda
17/05/2018

3 urte eta erdi. 42 hilabete. 1278 egun. 30672 ordu. 1,840,320 minutu. 110,419,200 segundu. Hau da Espainiako erreinuak kantatzeagatik Valtonyc rapero Balearrari ezarritako zigorra. Duela aste batzuk Mendillorrin bere esperientzia lehenengo pertsonan ezagutzeko aukera izan genuen, hemendik eskerrak eman nahi dizkiot. Berak argi azaldu zigun moduan bere epaia ideologikoa zen, hau da, bere pentsaeragatik epaitua zen eta ez bere letra edota ekintzengatik.

Gainera, estatu sasi-demokratiko honek delituak neurtzeko dituen bi aurpegiak bikain isladatu zituen. Jimenez Losantos bezalako ultraeskuindarra bazara zure iritzia plazaratzeko arazorik ez duzu izango, edozein basakeri esan arren. Alabaina, 1978ko (edo batzuk nahiago dugun moduan 1939ko) erregimenaren kontrako edozein iritzi edo epai egiten bada, zureak egin du. Dena den, azpimarratu nahiko nuke ez duela inork kartzela merezi bere iritzi edo pentsamendua publikoki adierazteagatik,  adierazpen askatasuna demokrazia sano baten gakoa baita. Hortaz, Mendillorrin egin genuen bezala nire elkartasuna helarazi nahi diot Valtonyc, eta bera bezalako egoeran dauden musikari, txiolari eta beste antifaxisteei, argi eta garbi esanez ez dugula onartuko gure iritzia zapalduta izatea. Lau haizeetara abes dezagun Valtonyc dioen moduan «Los borbones son unos ladrones».

Artículos
Víctor Moreno
19/10/2018
Itziar Aizpurua Egaña
19/10/2018
Iñigo Odriozola
19/10/2018
Cartas
Koldo Campos | Escritor
19/10/2018
Ainara Sagarzazu González
19/10/2018
Maria Olga Santisteban Otegui | Zalla (Bizkaia)
19/10/2018
Juan Mari Arregi
19/10/2018
Últimos posts
Martin Garitano
19/10/2018
Ander Edo
18/10/2018