Juan Luis Mugertza Unanue

Mantendu

Ez dakit, bada, gurekin gelditzeko etorritako koronabirusak eraginda-edo, ez ote den izango, baina euskara lehen makal bazegoen, orain ezin esan egoera honek indartu duenik. Izan ere, pandemiaren antzera zabaltzen ari dira komunikabideetan, etengabe, euskaldunon arnasbideetan erdal kutsuko erabilerak (mantendu, berreskuratu...), eta, poliki-poliki, jabetu gabe kutsatzen ari gara. Gainera, ez du ematen euskararena lehentasunen artean horren gaineko proba egiteko asmoa dutenik, ezta euskal txerto eraginkor zabaltzeko xede handirik dagoenik ere, distantziari «eutsi» gabe egunero «mantendu» hitza asintomatikoa delakoan sinetsita, lasai asko erabiltzen jarraitzen badugu.

Buscar