Patxi Aznar

Markel, zehaztu mesedez

Markel Olanok dioenez, Katalunian independentziaren alde sortutako indar metaketa Euskal Herrian ezinezkoa litzateke, EH Bilduk EAJ-PNVko kide batzuen aurka izandako jarrera desegokiengatik. Zehatz-mehatz Markelen hitzak hauek izan dira: «El acuerdo alcanzado en Cataluña entre distintas fuerzas políticas no es posible en Euskal Herria porque EH Bildu tiene estrategias barriobajeras contra militantes de EAJ-PNV».

Esandakoari buruz arrazoi eduki ala ez eduki, nik adibidez, bestelako iritzi bat daukat; gaur egun, nire ustez, ospe gutxi duen klase politikoari prestigioa eman nahi badiogu esandakoa zehaztu behar da. Horrela, nire ustez, ez legoke gaizki EH Bildu esan beharrean, pertsona horien izena eta abizenak ematea eta bide batez zer egin duten. Horrela eta beste ekimen batzuk bultzatuz klase politikoari dagokion ospe ona berreskuratuko luke.

Buscar