Me llamo Andoni en euskera y Antonio en castellano
Gaur gauza oso berezi bat gertatu zaigu: autoan etxera gindoazela furgoneta bat errepidean gelditu, gidaria errepidea igaro eta espaloian lurrean zegoen gizon bat laguntzen ikusi dugu. Gu ere autoa gelditu eta laguntzera joan gara. Eskerrak gizona, nahiz eta burutik odoletan egon, ondo zegoela! Berehala auto gehiago gelditu dira eta anbulantziara deitu da. Suertearekin mediku bat ere gelditu da. Udaltzaingoak heldu dira eta gero anbulantzia. Zaurituari denek galdera berdiña egiten zioten: nola deitzen zara? Eta bera pazientzia handiarekin erantzuten zuen: ¡Andoni en euskara y Antonio en catellano! eta denak noski gaztelaniaz galdetzen. Eta niri sekulako pena eman dit hor zegoen joaten ari zaigun jenerazio baten adibidea (gure protagonistak ia 90 urte daukana) euskaragatik borrokatu duten askok, sufritu ere euskara bakarrik eskoletara joaterakoan zekitelako eta hemen gaude gu eta gaurko gazteak ez diogula balio handirik ematen gure hizkuntza zaharrean hitz egiteari, eta nahiago dugula gaztelaniaz hitz egitea! Benetan jakingo balute zenbat jende sufritu duen euskaraz hitz egiteagatik eta lan egin gaur egun euskara gure artean agoteko! Ziur euskaraz hitz egingo zutela (hori nire esperantza!): hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenak ez dutelako hitz egiten baizik eta dakitenak ez dutelako hitz egiten!