Ministerioa eta batxilergo artistikoa
Berriki argitaratutako Ministerioaren Agindu Proiektuan, non unibertsitateko sarrera froga berriaren baldintzak zehazten diren, zera zehazten du; Arte Batxilergoko ikasleek sarrera frogan, derrigorrezkoa zaien atalean, eduki orokorreko ikasgai tronkaletatik at Artearen Oinarriak II ikasgaira aurkeztu beharko direla (modalitatezkoa). Artearen Oinarriak II ikasgaia ikasgai teorikoa da eta berria izanik, gaitegia oraindik garatu eta ebaluatu gabe dago.
Honetaz gain, nota igotzeko berariazko fasean Diseinu edo Ikus-entzunezko kultura II -ra soilik (hauek ere modalitatezko derrigorrezkoak) aurkeztu ahalko direla zehazten du.
Batxilergo artistikoan esperientziadun irakasleak izaki, gure ikasleek Batxilergo Artistikoan lortu beharreko gaitasunak eta trebezia teknikoak neurtzeko erabili nahi den froga eredu berria desegokia iruditzen zaigu. Orain arte Arte Batxilergoko ikasleek Marrazketa artistikoa II, Adierazpen Grafiko Plastikoa eta Bolumena I ikasgaietara aurkez zitezkeen frogaren bi faseetan. Aipatutakoez at, egungo ereduak, ikaslearen ebaluaketa osatuagoa eta Arte Batxilergoan garatutako kurrikulumera gehiago egokitzen delako, erreformaren proposamenaren aurka gaudela adierazi nahiko genuke.
*Sinatzaileak: Imanol Aizpuru, Tomas Astiz, Yanira Echavarri, Itziar Fagoaga, Uxue Fernandez de Arroyabe, Esther Fernandez, Belen Flamarike, Ikerne Ilarregi eta Amaia Lopez, Iturrama BHI-ko Marrazketa Mintegiko irakasleak eta y Amaia Lezaun , Mirentxu Lopetegi y Miren Koro Lizarreta Alaitz BHI ko Marrazketa Mintegiko irakasleak.