Julen Elgeta, HETEL elkartearen presidentea

Muineraino iristen den gizarte konpromisoa

Gaur egun, 4.500 neska-mutil daude matrikulatuta Euskadin oinarrizko lanbide heziketaren etapan. Horietatik ia erdiak HETELeko LHko zentroetan daude. Gogoratu nahi dugu Oinarrizko Lanbide Heziketan, gehienbat, aurreko etapetan eskola porrota izan duten ikasleak daudela; ikasteko arazoak, familia arazo larriak, gizarte arazo larriak, integrazio arazoak, premia afektiboak, bizi premiak, harrera premiak, hizkuntza arazoak, harreman arazoak, kasu askotan adingabeak eta bai, lanbide heziketako ikastetxe itunduetan matrikulatuta daude.

Arreta ematen zaie, maitasuna eta heziketa ematen zaizkie, lanbide heziketarako atea irekitzen zaie. HETELen 14 ikastetxek dute Oinarrizko Lanbide Heziketako hezkuntza eskaintza (ikastetxe batek Araban, 4 ikastetxek Gipuzkoan eta 9 ikastetxek Bizkaian). Guztien artean, 14 lanbide arlotako oinarrizko 22 heziketa ziklo eskaintzen dituzte. Ikasleen % 60k hasitako heziketa zikloa amaitzen du. Horietatik, % 70ek baino gehiagok erdi mailako heziketa ziklo bat ikasten dute ondoren. Gainera, goi mailako heziketa zikloetan matrikulatutakoen ia % 8 Oinarrizko Lanbide Heziketatik datoz.

HETELeko itunpeko ikastetxeek bi urteko etapa soil bat baino askoz gehiago eskaintzen dute; ibilbide profesional eta pertsonal oso bat eskaintzen dute, irakasle adituak, ilusioz beteak, bokazioa dutenak, ikasleei laguntzeko prest daudenak, beren konpromisoa, elkartasuna, profesionaltasuna, esperientzia eta berrikuntza, kalitatezko zerbitzu publiko baten ezaugarri bihurtzeko prest daudenak.

Estalkirik gabeko gizarte konpromisoan oinarritutako zerbitzu publikoa.

Ezerk ez du adierazten hezkuntzako ondasun publikoa, gure gizartean zerbitzu publiko bihurtuta, administrazio publikoak kudeatutako erakundeek bakarrik hornitu behar dutenik. Izan ere, gurea da Europako Lanbide Heziketa Publikoak herrialde askotan daukan eredua (Finlandia, Erresuma Batua, Holanda, Danimarka…).

LHko ikastetxe itunduak ahalegin bat (gehiago) egiteko prest daude, dagoeneko egiten duten bezala (aipatutako Oinarrizko Lanbide Heziketaren aldeko apustua, besteak beste), euskal gizarteari gero eta zerbitzu publiko hobea eskaintzen jarraitzeko, beraien muineraino iristen den gizarte konpromisoa delako.

Buscar