Jon Otero Uribarren, Arrasate

Munduan bakarra

Itzela da, ontasunean berezi-berezia izatea ez da ezer kostatzen. Ni naiz mundu osoan bere etxean telebisioa, irratia, musika diskoa eta MP5a ez duen bakarra. Ta internet ere ez dut, jakina, besteak beste, pornoaren tentaldi gaiztoa ez dudalako nahi nere etxean. Smartphonea ere ez dut, jakina, mugikor xume bat daukat ezin duena Internet barneratu. Internet behar dudanean liburutegira noa. Nire amak uste zuen gaixo mentala nintzela, horrela esan zion epaileari. Egunero egiten nituen 13 kilometro korrika, Behobia-Donostia laisterketa ordu bat eta hamabost minututan egin nuen, eta maratoia ere. Hori bai, sutan ernegaturik ninduen egunero pizten zuelako etxean 16 orduz telebista. Ezin nuen ulertu, gogaitu egiten ninduen. Nik jendeari esaten diot gailu hoien ahotsa deabrua dela. Jendeak barre egiten dit, esaten dit gailuok gizatasuna dutela, ta katxondeoa, alaitasuna, olgeta dirala, Jainkorik ez dagoela, deabrua ere ez, eta bertan Aita Santua ere agertzen dela. Nik esaten diet inoiz ez naizela bertan agertuko, nahigo dudala hiltzea, nere burua deabrutu baino. Ze berezia naizen, itzela, ez ditut etxean. Behin esan zidan neska eder batek, «ezkonduko gara, baldin erosten baduzu telebisioa». Erantzun nion horrelako zaletasunak dituen jendearekin gurutzatzea baino nahiago dudala birjen jarraitu.

Psikiatra erdaldunak Donostian biltzen diranean esaten dute «Es un peligro social», eta bizi guztian drogatu behar zaidala farmako psikiatrikoekin guztiz erail arte frogarik utzi gabe. Horregaitik ez dut korrika egiten orain ere, pena bat.


Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen. 

Buscar