Davide Cabaleiro Filgueiras eta Itsaso Petralanda Dominguez

Murrizketa larriak haurreskoletan

Bilbo Zaharrean bizi den hamar hileteko ume baten gurasoak gara. Otsailean aurre-matrikula egin nahi dugu gure umea haurreskola publikoan hasteko, eta hemen gure sorpresa, abendutik hona Bilbo osoan ia ez dago plazarik 0 urteko geletan, une honetan aukera bakarrak hauek dira:

Zazpilanda (Gure auzotik 46 minutura garraio publikoan).

Arangoiti (Gure auzotik 45 minutu garraio publikoan).

Norbaitek uste al du ume guztiak data berean jaiotzen direla? Gainera, gaur egun derrigorrezkoa da gurasotasun baimena bukatuta izatea haurreskola publikoan matrikulatzeko, beraz, nahi izanda ere, ezin izango genuke gure txikia ikasurte hasieran matrikulatu.

Eusko Jaurlaritzak isilpean egiten dituen murrizketak salatu nahi ditugu, izan ere, haurreskoletan plazak murrizten ari dira. Zelan da posible ikasurtean zehar plaza gehiago ez zabaltzea eskaera ikaragarria dagoenean?


Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.

Buscar