Olerkia
Denbora tarte nahiko potolorik ez dago sabelean barea dastatzeko.
Berri nahiak dakar zalaparta
gaur eta bihar
inor gelditzen saiatzen ez dela gogo osoz.
Amesteak onena dakar.
Eta... Noiz utzi amets horiek gu bideratzen?
Inoiz ez zara argi ibiliko.
Askotan mesedegarri izango zaizu iluntasuna,
beste hainbatetan oztopo,
baina murgilduta egote horrek
zure bizitasunaren berri dakar.
Ez zaitez hartatik urrundu.