Juan Luis Mugertza Unanue

«Ondo bizi gara» mugimendua

Ez omen da berria mugimendu hau, hortxe egon da beti, baina azken bolada honetan itsasoaren beste aldetik olatuek ekarritako irudi gogorren zipriztinek ez bustitzeko-edo, gero eta oihartzun handiagoa dute. Oso ondo bizi gara mugimenduaren aldarrikapenek. Halarik ere, ez dago jakiterik nortzuk dauden atzean (oso plurala ei da), ezta koalizio bezala inoiz aurkezten badira, zer nolako programa aurkeztuko duten ere. Izan ere, egunerokoetan politika ez dute bizi izaten, bestelako lehentasunak dituzte horretan denbora erabiltzeko. Gainera, lurraldetasunak, presoak, pentsionistak, errefuxiatuak, egun bateko grebek... ez dute eragin handirik izaten egindako dietan. Lasai asko bizi daitezke aukerako beste menu bat janda. Hori bai, politikaz ari direlarik, ez dira mutu gelditzen. Badakite zer esan behar duten beste aldekoa isilarazteko: «Politiko guztiak antzekoak dira. Zer pentsatzen duzu, bada?». Horrelakoak dira estatusari eusteko, eta inolako gora-beherarik ez izateko, edozein gauza egiten dutelarik ere, botoa beti, betikoei ematen dietenak. Zertarako aldatu, ondo bizi bagara batzuok!

Buscar