Maitane Fernandez | Pedro Perezen senideen izenean

Ordiziako Udaltzaingoari

Gure aitonaren heriotzatik bi hilabete pasa direnean izan dugu Ordiziako Udaltzaingoak berari jarritako isunaren berri; alarma egoeran geundela, arrazoirik gabe kalera irteteagatik. Lerro hauen bitartez, gogorarazi nahi genuke, legea betearazteaz gain, herritarrak babestu eta laguntzea ere badela udaltzaingoaren zeregina (batez ere kolektibo zaurgarrienei dagokienez). Agian, 88 urteko gizon batek alarma egoeraren berri ez duela argudiatzean, senitartekoak jakinaren gainean jartzea izango litzateke egokiena, bere jokaera 602 euroko isunarekin zigortu ordez.

Buscar