Osakidetza, berriro murrizketak herritarrentzat
Duela hogei egun, LABeko ordezkariek elkarretaratzea egin zuten Galdakaoko anbulatorioaren aurrean, lehen mailako arretaren egoera salatzeko. Larrabetzun Eusko Jaurlaritzaren murrizketa-politika pairatzen ari gara: hamabost egunez osasun-arretarik gabe egongo gara bertako anbulatorioan. Mediku zerbitzu barik. Eta ez da lehen aldia. 2020. otsailan, Larrabetzuko Udalan adierazpen instituzional bat onartu genuen, Osakidetzari kalitatezko osasun-zerbitzu bat eskatzeko eta udalerriko eguneroko zerbitzu medikoa bermatzeko. 2020ko otsailan, 523 bizilagunek sinatu zuten eskaera hori (Larrabetzuk 2.064 biztanle ditu).
Osakidetzako arduradunek kontuan hartu ez duten adierazpena. Eta jakina, hori guztia Udalari zerbitzuaren murrizketaren berria eman barik. Beti bezala eskutuan. Auzotarren kexak eta haserrea, Udalak jasotzen du. Lerro hauetatik, bizilagunei eskatzen diet beren ondoeza zuzenean Osakidetzari helarazteko. Osasuna lehentasuna da: dirua eta baliabideak behar dira.