Pedro Berrioategortuari agurra
Josu Barandika | Zornotza
06/09/2018

Dakigun legez, Pedro Berrioategortua (Txaro Aranbarriren alarguna), abuztuaren 3an hil zen. Eta bere etxekoak proposatu bezala, heldu zaigu bada Pedrori «agur zibila» egiteko eguna. Gogoratzen dugu, beraz, aste honetako zapatuan, 8an, hain zuzen be, goizeko 12:00an, Zornotzako Zelaieta Zentroan egingo zaiola agindutako agurra.

Bera agurtu ez ezik, eskertu ere egingo diogu, kantuz, bertsoz, gogoz, berak ereindako herri langileriaren bizi mina, irakatsitako iraultzaren aldeko borrokak dakarren alaitasun eta pozak, «gogorkeriaren aurka gogortasunarekin» gainditutako irribarreak.

«Badaude egun batez... urte oso batean... edota urte askotan borrokatzen dutenak, eta onak eta oso onak dira... Baina badaude bizitza guztian borrokatzen ari direnak, hauek dira ezinbestekoak», Bertold Brechten haritik.

Zapatuan agurtu nahi dugu Pedro, etxekoekin bat eginik: «Zapalkuntzaren zartailu/ Justiziaren ukabil/ Askatasunaren beso/ Euskal Herriaren hego/ Eta nik txoria nuen maite».

Etenik gabe, ausart eta alai, era berean, bere begiak beti aurrera begiratzen izan duen.

Pedrori, ausart eta pozarren, era berean, agur eta ohore!

Etxekoak, Gogor Taldekoak eta Zamorako Preso Lagunak.

Artículos
Koldo Tellitu
18/07/2019
Jon I. Apalategi Lasa
18/07/2019
José Martín Alustiza Madinabeitia
18/07/2019
Cartas
Mikel Lombillo Eletxigerra | Bilbo
18/07/2019
Edurne Huesa | Landarlan Ingurumen elkartea
16/07/2019
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
16/07/2019
Patxi Alaña Arrinda | Iberba euskara zerbitzua
15/07/2019