Porno auzitan
Moralak bakarrik ulertzen dituen auziak ideologia izatera nahiko zaila da. Transizio garaian legeztatu zan pornografia. Gaur egun, lehen kioskoetan erosten ziren aldizkariak, nolabait dohainik ditugu interneten, nahi aina eta kantitate handia. Ulertzeko modu batean interneten dugu pornoa inposatua, zeren internet behar dugu gauza askotarako, lotzen gatzaizkio eta hor inork eskatu gabe dugu pornoa. Ekialdeko estatu askotan, Txina, India eta abarrean, pornoa debekatuta dago, nahiz eta internetean duten. Eta beste estatu askotan murriztua da, hemen liburutegi publikoetan bezala.
Pornoa lizunkeri bat da, kontsumitzaileari duintasuna murrizten dion merkatu bat. Nolabait lasaikeria eta galdukeria da pornoaren tentaldia izatea. Sexuak indar handia dauka eta hura kontsumitzeko grinan erortzea ulertzeko izan daiteke. Baina degradazioa dakar eta eragotzi beharko genuke, eta gobernuak egiten ez duenez, guk geuk egin beharko genuke.
Nik ez dut internet etxean eta smartphona izan beharrean, mugikor xume bat erosi nuen. Esaten da interneten gorroto delitu anonimoa asko dagoela, pornoaren libertinajea eta pornoegileen eredu penagarria izan daiteke zeharkako arrazoietariko bat, zeren pornoaren lizunak dagoen tokian dana lohitzen du, besteak beste, albiste faltsuak.
Pornoa dezentziaren aurka doa, eta mesedez ez deitu puritanoa zabor hutsa gaitzesteagatik. Pornoak sexua objeto bihurtzen du, eta honek indarkeria sexuala gizartean areagotu dezake. Bizitza osasuntsua ekidin dezake askatasuna frustrazioan bukaaraziz eta makinak edo pantailak gizatasuna eduki dezakeelaren engainuz. Beharrezkoa baita gobernu indartsu bat debekatuko duena berau.