PSN-ren hizkuntz politika
Joseba Otano Villanueva | Administrazioan Euskaraz Taldea
18/09/2020

2020-09-16ko Aldizkari Ofizialean deialdi bat argitaratu da fisioterapeuten lanpostuak betetzeko, Osasunbiderako. Hartan, alemanak, frantsesak eta ingelesak bi puntu ematen dituzte bakoitzak, eta euskara ez da baloratzen eremu mistoan eta «ez-euskaldunean». UPNk eremu mistoan behintzat baloratzen zuen. 2020ko otsailean jada Nafarroako Kontseiluak erabaki zuen euskara balora zitekeela Nafarroa guztian, inolako trabarik gabe, hizkuntzak oro har baloratzen zirenean, kontuan izanik, gainera, euskarak estatus handiagoa duela atzerriko hizkuntzek baino (Nafarroako Kontseilua da Nafarroako Foru Komunitatearen organo aholku-emaile gorena). Urtebete darama PSNk horrela jokatzen.

Txibite lehendakariari elkarrizketa egin zioten irailaren 1ean Ser irrati katean, eta hartan galdetu: «Hain zaila al da Nafarroako berezko hizkuntza bat arautzeko ados jartzea?», eta Txibitek erantzun: «Bada lantalde bat lanean ari dena...». Eta horrela igaroko da legealdi guztia: atzerriko hizkuntzak baloratzen eta euskara baloratu gabe.

Bestalde, Gimeno kontseilariak berriki ukatu die Mendigorriko familiei euskaraz ikasteko aukera. «Nik ez dut ezertxo ere Mendigorrian euskarazko eredua ezartzearen aurka» esan zuen "Berria"-n, irailaren 5ean. Nola sinetsiko diogu? PSNk 2019ko urtarrilaren 11n zabaldutako tweet, batean, Gimenok esan zuen D eredua, euskarazko irakaskuntza, «segregatzailea» zela. Euskarazko irakaskuntzaren etsaia, Hezkuntzako kontseilari. PSOEren "La lucha de clases" astekariak, 1899an, esaten zuen: «Euskararen heriotzaren alde gaude (...) Espainiera ez diren beste hizkuntzek eragiten dute jendeak etsai gisa ikustea elkar, anai-arreba gisa ikusi ordez». PSNrentzat, euskarazko irakaskuntza «segregatzailea» da. Ez dira asko aldatu.

Artículos
Kepa Tamames
22/10/2020
José Miguel Ablitas e Iban Irisarri
21/10/2020
Maria Teresa Santamaria y Manoli Etxeberria
21/10/2020
Cartas
Iñaki Revuelta Lertxundi | Cantante
22/10/2020
Santi Angulo Martin
21/10/2020
Gerardo Hernández Zorroza
21/10/2020
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
20/10/2020