Juan Manuel Erasun

San Sebastian Gastronomika eta latxa arkumea

San Sebastian Gastronomika erakundeak, pasa berri den urriaren 7-10 egunetan Gatronomiaren aldeko kongresua antolatu du Donostian, Munduko sukaldari ospetsuenekin batera

Larsabi Elkartea (Euskal Herriko ardi Latxaren Defentsa eta Sustapenerako Elkarteak) Latxa Arkumea / Cordero Latxo «amaren esnearekin» bakarrik  hazitakoak komertzializatzen duen elkarteko artzaiok honako hau adierazi nahi dugu.

1. Donostian ospatu berri den Gastronomiaren kongresuan, mundu maialako sukaldari ospetsuenekin batera, bertan ekoiztutako produktuen aldeko aldarriak egin dira behin eta berriz. Artzaiok aldarri horrekin bat egonik, hemen ekoiztutako Idizabalgo gazta eta Getariako txakolina bezalako produktuak besterik ez dira protagonista izan bertan. Besteak beste hemen bertakoa den Latxa Arkumea ez da bertan presente izan. Artzaiok uste dugu, Latxa arkumearen ekoizle izanik, arkumearen haragiak bertan protagonista izan behar zuela.

2. Estatu mailako probintzia ezberdinetako produkturik garrantzitsuenek bere protagonismoa izan dute, horiei ezer kendu gabe, uste dugu kongresua Donostian izan da, Euskal herrian ekoiztutako produktuek pisu handiagoa izan behar zutela.

3. Gastronomiak gure egunerokoan garrantzi handia du, egunero elikatzeaz gain, kalitate oneko elikadurak gure osasunean eta bizi kalitatean eragin zuzena duelako. Gastronomiak Euskal herrian duen garrantziaren zati handi bat sukaldariek duten jakinduriari esker da, baina beste zati handi bat, Euskal Herriko baserritar ekoizleok dugula uste dugu. Sukaldariak eta ekoizleok gizartera begirako irudiak partekatu beharko genituzkela uste dugu. Ekoizlerik gabe, sukaldariek kalitateko gatronomiarik ezingo luketelako egin.

4. Larsabi elkarteko kide garen artzaiok, San Sebastian Gastronomika antolatzaileei eskatu nahi diegu: hurrengo urteetako ekitaldietan, Latxa Arkumea / Cordero Latxo-ren haragia bertan izan dadin beharrezko gestioak egitea. Larsabiren aldetik elkarlanean behar diren bitartekoak jartzeko prest izango dela.

Buscar