Ana Estebez Barrondo

Sopelako kale garbitzaleei eskerrik asko

Bukatu dira Sopelako jaiak, orokorrean jai onak: giro ederrekoak, guztion partaidetza bultzatzeko eta adin guztientzako jarduera egokiak non-nahi. Jai on hauek, zalantzarik gabe, denbora luzeko eta lagun askoren lanen emaitzak dira, beraz, zorionak antolakuntzan ibili diren guztiei. Eta jaien antolatzaileei emandako zorionekin batera, langile batzuen isilpeko lana eskertu nahi dut.

Sopelako kale garbitzaileei, hain zuzen ere, eskerrak eman nahi dizkiet. Haien lana, gehienetan, isilpean eta oharkabean pasatzen da, ez dugu gehiegi estimatzen eta egin beharrekotzat hartzen dugu. Goizero kaleak garbi daude, goizero haien lana betetzen dute, baina betetzeko moduak daude… eta Sopelako kale garbitzaileen lana zoriontzekoa da. zorionak! Guztiok jakin badakigu zer diren jaiak, eta zenbat zikinkeri sortzen da, sortzen dugu (egunen batean honetaz hausnarketa egin beharko lukete batzuek); baina Sopela goizero garbi-garbi esnatu zaigu jai egun hauetan, eta horrela gertatu da zuen lanari esker. Berriro ere, eskerrik asko egiten duzuen lanagatik.

 

Buscar