Talka
Azken hamarkadetako bilakaera politikoak, eremu politikora mugatutako erabakiak eremu ekonomikora lekualdatzea ahalbidetu du. Egoera honek, nire ustetan, besteak beste, demokrazian sakontzeko beharrezko dugun prestakuntzari oztopoak jartzen dizkio.
Dirua, eremu berrietara bideratzeak, hau da, merkatuak existitu ez diren tokietan merkatu berriak sortzeak, balio-neutroaren indargabetzea dakar. Izan ere, egoera berri horietan arau berriak ezartzen dira. Bestalde, herritarren betebeharren zentzu morala eta hauen engaiamendua ere alda ditzake.
Gizarte batek merkatuko eragile bezala trebatzeko, aldioro aukera gehiago eskaintzen badizkigu, seguruenik eginkizun horretan hobetuko gara. Dakigunez, entrenamenduak trebetasuna ahalbidetzen du. Baina herritarrak zerbaitetan onak izateak, ez du halabeharrez, eginkizun horiek betiere gizartearentzat onuragarriak direnik esan nahi.
Agintariek, hori badakite. Badakite merkatuaren printzipioak, nonbait, pertsonen gizatasunean eragiten duela.
Merkatuaren printzipioak arrazionaltasuna kalkulatzaileari lehentasuna ematen diola. Edatu nahi duten merkatu-printzipioak eta humanismoak elkarren aurka talka egiten dutela. Horrela, Gotzone Sagardui, adibidez, ez dago jardute batzuk hobeto ezkutatuko dituen hizkuntza aproposago bat aurkitzeko ahalegin horretan bakarrik bidaiatzen. Izan ere arrazionaltasun politikoak ekonomikoaren antza hartu du. Eusko Jaurlaritza «demokrazia» gorpuztetik gobernu korporatibo bat bailitzan jokatzera igaro da. Eta horrek printzipio demokratikoak printzipio korporatiboengatik ordezkatu direla esan nahi du.
Emaitza, hizkuntza politiko berri baten bilakaera da, non politikarien erabaki eta jarduera ezberdinek termino ekonomikoetan justifikatzen diren. Hala, Gotzone, kultura berri batez hitz egiten adituko dugu, Bingen eta Arantxa, inolaz ez galdu beharreko aukeretaz hitz egiten, eta Iñigo bidaiaren baten. Laburbilduz, jaurlaritza enpresa gisa, agintari hautatuak zuzendari nagusi gisa, eta politika, ekonomiak agindutako beharrak betetzeko tresna gisa.
Kotxeak egitea ez dakit baina grebak antolatzea ez ahaztearren, eta ondorioz «inbertsioak arriskuan» jartzen dituzten grebalari guzti hoien eskakizunei dagokionez berriz, hor konpon.