Jon Otero Uribarren

Teknoadiktoak

Penagarria baina horrelakoa da mundua eta Euskal Herria gaur egun. Tecnoinperialismoa giro sozial guztien jaun eta jabe da. Telebisioa, irratia eta musika diskoak menperatu eta oinperatzen dute mundu guztia. Gorroton eragiten dute gailu horien botere totala, baina ez dagoela zer eginik dirudi. 

Giza energia guztiak maitasunetik eta gizatasunetik eratorriak dira, baina makinak agintzen duen tokietan dana dago kontrolpean, herria leloa da adiptoa, gailu hauek droga psikologiko bat dira, ta herria engantxatuta dago. 

Zabor teknokulturala. Ondorioa da drogaren kontsumoa ugaltzen ari dela, ez dagoela giro naturalik eta honek dakar seme alabarik eza. Askapen mugimendu guztiek gizatasunaren energia behar dutee, gaur egun ez daude ia utopiarik, makinak lokal sozial guztiak irentsi baditu. Makrozapalkuntza baten aurrean gaude, eta askapen bide bakarra herria osatzea da, desengantxatzea, gailuok debekatzea, baita bideoak eta musika interneten.

Lehengunean esan zidan gazte batek «telebisioak gizatasuna dauka». harrituta geratu nintzen gailuak ez baitu, ezin baitu gizatasunik izan. Antiabertzalea da herria, teknoadiktoa baita. Gero etorriko dira askapen iturriak, gizatasunetik, baina gaur egun behinena mamutzar hauekin bukatzea da.

Buscar