Jon Otero Uribarren

Teknokultura

Herriaren onarpenarekin robotizatu dugu kultura. Kultura, aisaldia teknologizatu dugu, deitu diezaiokegu teknoinperialismoa. telebisioa, irratia, musika diskoa, MP4-a, bideoa eta musika interneten, txoko guztietan ditugu

Esan dezakegu sustantziarik gabeko adikzio bat direla, populuak bere egin duena, eta lotuta duena. Giro sozial ia guztietan sartuta ditugu: tabernetan, etxeetan, supermerkatuan, zenbait lantegitan, kotxean, kalean mugikorreko bideoak begira. Zalantzarik gabe gailu hauetaz abusatu egiten da. Gailu hauen soinua, itxuran gizatasuna duena baldintzatzen dute giro sozial gehiegi gailu hauen kontsumoak ez du sormena lantzen, telebisioari begira egotea hipnotismo pitin bat du, eta produktua emana ematen zaigu, ohartzeke robot baten aurrean gaudela itxuran gizatasuna duena.

Gailu merkeak dira, eta are gehiago, baren kontsumoa. Hor bere arrakastaren zioa. Gizakion komunikazioan, beraien zaratapean, degradazio puntu bat dakarte eta azalkoikerira eramaten ditu elkarrizketak. Faktore psikologikoa jokatzen dute, eta gizarte honetan hor huts egiten dugu.

Faktore psikologikoan gaixotasun mentala zabaltzen eta hedatzen ari da. Giro sozial naturalak murriztu dira. Eta horrela gaizki gabiltza. Giro sozial naturalak heldutasunaren iturburu dira, eta hauen eskasia arazo sozialak, deskonexioak, ez ulertzeak, aberri faktorearen ahuleria, grogarekiko jardura, eta esan bezala, arazo mentalak sor ditzake.

Iraultza baten preminean gaude, eta behar den energia gailu horiek gabeko energia iturrietatik jasoko dugu. Euskal Herria ez da disko bat, Euskal Herria ez da ETB1, Euskal Herrian aldamenean duzun gizaki gizatasunezkoa da, zerbait zuzena eta erreala, apala eta indartsua, ez da gailuaren ameskeria eta ispilatzailea. Gailuok debekatzea beste biderik ez dago mundu mailan gizatasuuna gailendu dadin. Droga psikologiko baten aurrean gaude.

Buscar