Jon Otero Uribarren

Telebisioa ez da teknologia

Esaten dutena «nanoteknologia» ez da horrela, ez baita teknologia. Mirariz gainezka bizi gara eta jendearen ezjakintasunean eta ignorantzian engainatua bizi da gizartea. Ateo asko dago gaur egun ez direnak apaldu nahi Jainkoa onartzera, eta bere baitan uste dute oso argiak direla; hori bai, beraientzakoJainkoa ez dena, dira nanoteknologiaren menperatzaileak eta jakitunak, hau da, guruak bezalako zerbait.

Liluratuta bizi dira ateo hauek nanoteknologiaren jakitunekiko, eta gustu egiten dituzte. Bada, denok dakigu zer dan unibertsoa, hau da, bukaezina da espazioa, ustezko «zulo beltzaren» atzean  eta ezkerrean beste zerbait egon beharko du, hots espazioa infinitoa da. Horrek demostratzen du mirariak daudela. Zuetako norbaitek daki zehatz mehatz nola funtzionatzen duen telebisioa? Ez, ezta? Telebisio saltzaileek ideia bat izango dute, baina are galdera gehiago telebisioa, hain zuzen, deabruaren miraria da, eta populua poseituta dago. Musika diskoa, irratia, internet ere, denak dira deabruaren mirariak, ateo ezjakina bere horretan engainatuta duena. Badaude mirari onak ere, noski, ordenagailua, ordulari digitala eta aunitz holako.

Buscar