Jon Otero Uribarren, Arrasate

Telebisioaren ajeak

Telebisioa esaten dudanean, laburbiltzeko asmoz doa. Baina honi gehitzen badiogu, aisialdi teknologikoa delakoa, hots, musika diskoa, irratia, MP4a, bideoak interneten, telebisioa kartara duguna telebisio plataformekin, podcastak eta danadelakoak, alegiazko ta ametsezko mundu faltsuan murgilduta gaudela ohartarazi behar da. Zer ondorio ditu ameskeria horrek? Drogaren kontsumoa dakarte, estresa, nagikeria eta langabezia dakarte, kontuan izan enplegu betea, gauza normaltzat jo beharko genukeena, zientzia fikzioa del aspaldi. Gazteek mundu birtual honen aurrean, antisorgailu gehiago kontsumitzearen aldekoak dira, eta jada ugaltze tasa eta demografia arazoak marra gorriak zeharkatu dituzte, baina ez dute motibaziorik sinisteko bideragarria dela oinordekoak izatea, kolapso kultural honen aurrean, pentsatuz ekologia zaintzeko bide bakarra seme alabarik ez izatea dela, unibertsoaren infinituan erreparatu gabe, munduaren bukaera, Jainkoa albo batera utzita, materialismo utopiko batean sinisteke. Lelokeriaren zaletasuna, kultura artifiziala, kultura merkea balitz bezala irtenbidea. Zer dira ba gailu hauek? Taberna zaratatsu, diskoteka, etxe zoko-moko birtuala, iraultzaren bakea, gailu hauen debekua mundu guztian ezinezkotzat joz.

Buscar