«Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero...»
Jonjo Agirre
14/07/2020

«Yo creo que por supuesto que tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero a la vez entender que la barrera idiomática hace que no lleguéis a muchos que por esa barrera no nos enteramos ni papa, no se puede tener todo».

Bertoko erdaldun «txit kosmopolita» baten hitzak dira. Oso ohikoak bestalde; nonahi eta noiznahi entzun daitezkeen horietakoak, euskaldun bat, «kosmopolita» erdaldun elebakarren aurrean euskaraz hitz egitera ausartuz gero.

Bertoko erdaldun gehien-gehienek, euskaraz hitz egiteko baimena ematen digute... «baldin eta».

Baldin eta, euretariko bat inguruan ez badabil. Baita hamarreko kuadrilla batean «kosmopolita» hori bada euskaraz ulertu ere egiten ez duen bakarra. Edo ulertu arren, ahalegina eskatzen dionez gero, ulertu ere egiten ez duela esaten duen horietakoa bada.

Bertoko erdaldun «progreenek» ere, euskaraz egiteko baimena ematen digute... baldin eta intimitatean egiten badugu euskaraz. Horrela pentsatu, eta sarri, esan ere egiten dute.

Okerrena da, euskaldun askok onartu egiten duela irizpide hori, baita hezurretaraino barneratu ere.

Euskaraz jarduteko eskubidea daukagu erdaldunek emandako neurrian. Kitto. Erdaldunak molestatu gabe beti ere. Ugazabak eurak baitira, eta morroiak gu geu, onartzea atsegina ez bada ere.

Arazorik handiena ez da ugazaba erdaldunen nagusikeria baina.

Lanpostu batean jarduteko euskara exijitzea «inposizio eta diskriminazio» onartezinak ei dira, baina lanpostu guztietan jarduteko espainola edo frantsesa exijitzea, naturala, bidezkoa eta logikoa, denok baitakigu erdaraz... mendetako inposizio-politikaren ondorioz.

Euskaldunon artean hain zabalduta dagoen morrontzarako joera da arazorik handiena halere. Sumisioari «edukazio» esateko ohitura hedatua. Arrotza beti eroso senti dadin, burua makurtu eta gure eskubide oinarrizkoenak bazterrera uzteko jardun madarikatua. Hala nola, oraindik euskaldun izatearen harrotasuna gordetzen duten euskaldun apurrak gaitzestekoa, harrapazank!

Noiz arte Tom Osabarenak egitea?

Noizko intsumisioa?

Artículos
Fátima Andreo
05/08/2020
Patricia Abad, Olga Risueño e Iñigo Rudi
05/08/2020
Josu Naberan
05/08/2020
José Ramón López de Abetxuko Likiniano
04/08/2020
Cartas
Goio González | Afiliado a CGT-LKN Nafarroa
05/08/2020
Juan José Dapousa Garma | Bilbo
05/08/2020
Jesús María Aragón Samanes | Secretario General Federal del Partido Carlista
05/08/2020
Últimos posts
Koldo Campos
04/08/2020
Koldo Campos
25/07/2020