Trintxer Elkartea libre eta zabalik!
Ez dugu trintxer elkartea bahitzea nahi. Trintxer Elkartearen aurkako erasoa elkartze askearen kontrakoa da. Trintxer elkartea gure herriko bizitzaren zati da.
Denok ezagutzen dugu Trintxer Elkartea. Trintxer Elkartean, Trintxer Mendi Taldeak du bere egoitza, liburutegi txiki bat dago, sukalde eta bulegoak daude, Pasaiako Udaletxeari ere elkartea utzi zaio sukaldaritzako ikastaroentzat. Auzo eta herriko bizilagun ezberdinek gozatu dute, elkarteak euren eskura utzi duen egoitza. Horien artean, elkarte eta talde ezberdinak daude, egoitza izan ez dutenean Trintxer Elkartea erabili dutenak, horien artean; C.D Trintxerpe, Illunbe Arraun Elkartea, Illunbe Musical, Emakumeen Danborrada, herriko abesbatza ezberdinak, Euskaltegia, Intsumisoak eta herriko asoziazio ezberdinak. Jai batzordean ere parte hartu du 23 urte luzez, eta lagun edo familiarekin elkartzeko aukera ez zuen jendeari ere aukera eman dio, jarduera ezberdinak antolatzeko, familia elkarretaratzeak, urtebetetzeak, … eta noski, politikaz hitz egiteko ere!
Badakigulako duela 27 urte , lagun talde batek, bakoitzak bere poltsikoetatik 50.000 pezeta jarri zutela, gaur egun ezagutzen dugun elkartea posible eginez, Trintxerreko bazkideak ezagutzen ditugulako, elkarte honek beti herritar orori, ateak ireki dizkiolako, Trintxer Elkarteak herriko jaietan sagardoa eta sardinak banatzen jarraitu dezaten nahi dugulako, herritar orok duelako eskubidea, elkartu eta beraien denboraz gozatzeko, … guzti hau eta askoz gehiagorengatik, Trintxer Elkartea libre eta zabalik nahi dugu.