Ubideko alkate izandakoak Ubideko herriari
Joxan Pagola | Ubide
21/06/2019

Hamabi urtez izana
laburtzen ez da erraza,
bizipen aunitz ta sakon
erein izan den baratza,
ahalegin asko jorratuz
loraldien esperantza,
sarri azala kenduta
ustez gozoa garratza,
nigaz zinegotzi izanak
zuentzat nire aitortza,
zuei esker jaso dut nik
herri-maitasun aberatsa,
eskerrik asko Ubide
zuena da nire bihotza.

Urtez urte izan gara gu
zinegotzien taldea,
nola ez gogoratu gaur
egina dugun bidea,
gogoan ekaitz beltzetan
jaso dudan aterpea,
gogoan gure ildoan
leial izan den jendea,
gogoan Ana Mari ta
Agurtzane langilea,
hasi nintzenean baino
daukat jakintza hobea,
zuei esker daramat nik
bihotza pozez betea.

Badakit zer izan dudan
herrigintzan izerdia,
balantzan ezin oreka
gozoa eta gazia,
dantzan betiko teoria
ta nire koherentzia.
Kitto! Talde berriari
nire ongi etorria,
banoa zuei opatuz
herrigintzan suertia,
bizi daizuen oparo
aberats esperientzia,
bide onetik gidatuz
Ubide gure herria.

Artículos
Iñaki Egaña
20/07/2019
Rebeka Ubera
20/07/2019
Víctor Moreno
19/07/2019
Cartas
Mikel Lombillo Eletxigerra | Bilbo
18/07/2019
Edurne Huesa | Landarlan Ingurumen elkartea
16/07/2019
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
16/07/2019
Patxi Alaña Arrinda | Iberba euskara zerbitzua
15/07/2019
Últimos posts
Martin Garitano
19/07/2019
Martin Garitano
18/07/2019