Mitxel Elortza Exea

Urtaran alkateari

Urtaran alkate maitea,

.......... naiz, ... urteko haur gasteiztarra.

Lehenik eta behin, eskerrik asko Olentzeroren ikuskizuna antolatzeagatik, lagun asko ikusi gabe gelditu ziren arren, ikusi ahal izan genuenok pila bat disfrutatu genuen. Amalurraz eta elkar zaintzen ikasi behar dugula gogorarazi ziguten Olentzero eta Mari Domingik, eta Euskal kulturaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen.

Erregeen ikuskizuna, zoritxarrez, ezingo dut ulertu. Gaztelera hutsean izango dela esan didate gurasoek eta oso triste jarri naiz. Gasteizko haur euskaldunok ez omen ditugu eskubide berberak.

Gainera, erregeei gutuna gurasoekin idatzi eta bidali egin nuen jada eta oso kezkatuta nago ulertuko ote ez duten eta oparirik gabe geldituko naizen...

Horregatik, datorren urterako nire desioa Gasteizko eta Euskal Herri osoko errege Magoak euskaldunak izatea da.

Nire herritako gutxienez desioa bete ahalko delakoan,

Agur bero bat eta nire desiorik onenak 2021 urterako.

Elortza Garcia Sendia, Gasteizko milaka famili euskaldunen izenean

Buscar