Urzainkiko herritarren gutuna
Urzainkin, 2026ko agorrilaren 24an. Suhiltzaile, suhiltzaile bolondres, ondoko ibarretako bolondres eta basozainak eta erronkai ibarreko bizilagun maiteak:
Bihotz bakar batez zuzentzen gatozkizue. Herri txikia gara tamalez, baina gaur oso handia eskertasunez. Gure basoak mehatxatu duen azken suteak aztarna sakona utzi digu, baita elkartasunaren eta ausardiaren benetako balioa erakutsi ere. Horregatik, herri osoak bat egin nahi du esker bikoitz eta zintzo honetan.
Suhiltzaile profesionalei eta inguruko parkeko suhiltzaile boluntarioei, eskerrik anitx. Mila esker zuen ausardiagatik, suaren lehen lerroan zuen burua arriskuan jartzeagatik eta gure etxeak zein ingurunea profesionaltasun eta dedikazio miresgarriz babesteagatik. Zuen presentziak ekaitzaren erdian hainbeste behar genuen lasaitasuna eman zigun.
Eta, azkenik, baina indar eta zirrara berberarekin, gure ibar eta ondoko ibarreko jende guztiari eman nahi dizkiogu eskerrak. Ez dugu hitzik zuek iristen ikustean sentitu genuena deskribatzeko. Eskerrik asko motozerrekin suebakiak irekitzera etorri zinetenoi, zalantzarik egin gabe zuen makineria astuna gure esku utzi zenutenoi, eta sugarren aurka borrokatzen zirenen indarrei eutsi ahal izateko ura eta janaria eramateaz arduratu zinetenoi.
Herri honek ez ditu inoiz ahaztuko zuen eskuak, zuen ahalegina eta zuen eskuzabaltasuna. Suak gure etorkizuna erretzeko mehatsua egiten zuenean, zuen batasunak itxaropena itzuli zigun.
Eskerrik anitx, bihotz-bihotzez.
*Sinatzaileak: Olga Cherrail Necochea, María Victoria Cruchaga Menjón, Eneko Eguiguren Ruiz, Karlos Galetx Landa, María Soledad García García, Ibon Irigoyen Arruiz, Maite Juániz Arostegui, Ana Rosario Landa Pasquel, Marcelino Landa Pasquel y Francisco Javier Remondegui Biesa, herriko auzokideak.