Edurne Alegria Aierdi

Zaharra berri

Orain dela egun batzuk, gure aitak, 1931ean, erbestetik familiari  idatzitako gutun sorta bat irakurtzen ari nintzela lerro hauei erreparatu nien:  «Joan zen egunean, nire ikaskide gaztelar, andaluziar, eta  abarrekin eztabaidatzen ari nintzela euskal abertzaletasunaz, haietako bat haserretu egin zen El Pueblo Vasco egunkariak «euskaldunen irmotasun eta abileziari esker gehiengoa zatitzea lortu dela [Madrilgo gorteetan]»  diolako, eta esan zidan momentu  honetan komunismoa dela arriskua eta erregio baten interesak sakrifikatu behar direla nazioaren mesedetan, nire erantzuna izan zen arazoa ez zela erregio eta nazio baten artekoa, nazio eta beste nazio baten artekoa baizik, eta azalpenak eman behar izan nizkion Euzkadi nazio bat dela demostratzeko».
 
Aitortu behar dut hitzok arreta berezia piztu dutela nigan, eta aldi berean, 95 urte pasa eta gero, garaiotara ekarri nautela, alegia, aitaren esaldiko hitz bakarra aldatu eta kontakizunak ez du inolako gaurkotasunik galdu.

2026ko azaroaren 29ko Espainiako hauteskundeen atarian, ezkerreko alderdi espainolak behin eta berriro mezu berbera errepikatzen ari baitzaizkigu: albora itzazue zuen interes partikularrak nazio komunaren mesedetan. 

Begi bistakoa da XX. gizaldi hasieratik hona, euskal alderdi “abertzaleak” ez direla gai izan gure aurrekoek borrokatu ziren askatasun/independentziaren aldeko estrategia bat eratzeko eta aurrera eramateko. Are eta okerrago, Espainiako hurrengo hauteskundeetan, ezker “subiranistak” lehentasuna ematen dio Espainia  eskuin muturreko arriskutik babesteari. 

Noiz arte Espainia salbatzen? 

 

Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.

 

 

Buscar