Aritz Soloeta Garmendia

Zahartzaroaz hainbat gogoeta

Otorduak prestatu eta ilobak zaintzen dituzten amona alegera eta onzaleak. Hauxe da pertsona edadetuak diren edo izan beharko luketen herritarrek orokorrean daukaten ustea. Bestalde, herritar askok depresioa zein antsietate arazoak zahartzaroarekin lotzen ditu, bizitzako garai horretan betilun sentitzea ohiko gauza delakoan. Baina zer gertatzen da aiton-amonek alkohol arazoak edota depresio zein psikosi krisiak pairatzen dituztenean? 65 urtetik gorako pertsonek gainontzeko populazioak baino lau aldiz arrisku haundiagoa dute depresio arazoak izateko. Horretaz gain, pertsona edadetuetan, arazo mota hauek maiz beste era baten azaleratzen dira. Ondorioz, zaila izaten da erietxean izandako denbora tarte labur horietan berauek atzematea. Asko dira gerriko zein sabeleko mina edota oroimen arazoak direla-eta medikuaren laguntza behar izaten duten gizon-emakume edadetuak. Baina gaixo horie laguntza psikologikoa eskaini beharrean, oroimen desoreka eta erori istripuak izateko arriskuak haunditzen dituzten psikofarmako edota lo-pilulak eskaintzen zaizkie. Urteetan zehar bizitako esperientzia desberdinak elkar lotzeko aukera eskaintzen digu zahartzaroak eta berau lortzeko, laguntza jaso ahal izateko baliabideak jartzea primeran letorkiguke. Izan ere, bizitzak altxor preziatuegia izaten jarraitzen du, bere edozein garaitan aurkitzen garela ere.

Buscar