Juan Mari Saiz, Juan Mari Marcos, Juan Etxepeteleku, Ruben Garcia Vicente eta Joseba Barriola | Zaragarbi Taldea

Zaratarik gabe, milaka aldiz hobe

Lehengoan lagun batek kontatu zidan: «Gure alabak lau urte zuenean joan ginen Olibet-era bizitzera. Trenbidearen frentean. Gure alaba gauez hiru-lau-bost aldiz esnatzen zen. Zerbait ote zuen pentsatzen hasi ginen. Erremediorik ez. Denbora batera, alde egin genuen Olibet auzotik… eta lehen gauatik gure alabak lo egin zuen behin ere esnatu gabe».

Zaratak ez zion haurtxoari lo egiten uzten. Ez da kaso bakarra. Zarata jasanezina bihurturik jende mordo bat alde egin du Olibet-Etxebarrieta auzotik. Kexuak, amorrua, hasarrea etsipenez irentsiak, entzumena, nerbioak, harremanak kaltetuak, atsedena izateko eskubidea lapurtua.

Trenak (bidaiariena eta merkantziena), kaiara doan tunelan dagoen lokomotora geldi eta piztuta orroka eta hortik pasatzen diren merkantziak, sahiesbidea, papelera eta Martires de la Libertad geltokiraino doan kaleak (sahiesbidera joateko lasterbide bihurtua) zarata-ekaitz perfektua osatzen dute.

Konfinamendu garaian hilabete t’erdiko kutsadura akustikoaren beherakada eta ondorioz lasaitasuna esperimentatu ahal izan genuen. Aurreko urteetan saiakerak izan ziren zarata-erasoari aurre egiteko. Aurten asmo berrituz hasi gara biltzen auzoko lagun batzuk. Taldetxo bat gara, ateak irekiak daude edonorentzat. Zaratarekin kezkatuak bildu ginen baina onartezina iruditu zaigu ere zaborra bilketan gertatzen diren irresponsabilidadeak. Horrela, momentuz bi auzi nahi ditugu gure eskutan hartu: gure auzoa (Olibet-Exebarrieta) zaratarik gabe izan dadila nahi dugu. Eta auzo garbi batean bizi nahi dugu. Adorez jarduteko asmoz, taldekide batek honakoa proposatu du:

Zaratakanta:

«Etxebarrieta eta Olibete/ zaratarikan gabe.

Auzokoen bizitza modua/milaka aldiz hobe.

ADIF, Papresa, Diputazio-Udala: entzun herriaren hotsa!

Etxebarrieta junto a Olibet/soportan ruido infernal

Esto no es una fatalidad/es hora de la verdad

ADIF, Papresa, Diputazio-Udala: entzun herriaren hotsa!".

(Musika: Bob Dylanen baimenarekin, "Blowing in the wind» kantaren musika da).

Gurekin kontaktuan jartzeko, edota kexak azaltzeko edota proposamenak iradokitzeko, hauxe da daukagun emaila: casasnuevasolibet@hotmail.com

Buscar