Oskar Gaztelu Bilbao | Larrabetzu

Zeri dio beldurra zientzia ofizialak?

Aspaldiko aldian terapia alternatiboen kontrako kanpaina dago instituzio politikoak, komunikabideak eta beste indar ekonomikoek bultzatuta. Hainbat terapia alternatiboen zerrenda egin dituzte, batez ere haien jarduera debekatzeko. Sorginen ehiza berria, Torquemada hemen dago berriro «Jainkoa hil da» esan zuen Nietzschek. Baina gizakia ezin da jainko barik bizi eta atoan beste jainko batzuk sortu ditu; dirua eta zientzia, besteak beste. Kontua da jainkoak oso zorrotzak direla haiei konpetentzia egiten dieten gizakiekin.

Kontua da jendeak eskatu, bilatu eta aurkitu egiten dituela terapia alternatibo hauek, besteak beste betiko medikuntzak ez diolako asetzen, pertsona baino gorputza besterik ez duelako ikusten. Ezinegon honek alternatiba bila jotzea bultzatzen du, pertsona bere osotasunean kontuan izango duen tratamenduaren bila.

Momentu honetan Estatu espainolean kanpaina zorrotz bat dago terapia alternatiba guzti hauen kontra, akupultura, homeopatia eta reikia, besteak beste. Zerrendak egiten ari dira debekatzeko euren lana. Gizarte honetan zerbait onartua dagoen mugetatik kanpo badoa, proposamen horrek berehala estigmazioa eta jazarpena sufritzen du. Aitzina sorginek ere gizakia osatzeko erabiltzen zituzten tresnak botere ofizialetik kanpo zirela eta jazarpena jasan zuten. Egun terapia alternatibak dira botere ofizialaren helburu. Zeri dio beldurra zientziak? Dena kontrolpean ez izatea eta terapia hauek baliagarriak izatea gizakien osasunarentzat. Historian zehar aurkikuntza berriak lehendabizi burla jasotzen zuten, gero jazarpena eta, azkenean, onarpena. Hori izan daiteke terapia alternatiben bidea.

Buscar