Pello Oria

Zuei esker, zorionekuak gu

Osakidetzaren gaia pil-pilean dagoen une hauetan, lerro hauen bidez, Donostia Ospitaleko ZIU unitate guztiari gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu.

48 egunetan zehar zuen gertutasuna eta berotasuna sentitu dugu. Zuen profesionaltasunari esker, borrokan egon den gure etxekoa lagunduz, berriro irrifarra ekarri duzue. Irulegiko eskuak zioen bezala, zorionekuak egin gaituzue.

Bihotz bihotzez,

Axier, Aizpea eta Pello

Buscar