Zuekin gaude
Beste amesgaizto bat. Berri txarrak berriro herrian. Okerrenerako prest, zioten senideek. Kalean ezin sinetsi. Akusazio ugari eta proba barik. Sare sozialetan batek zioen moduan, «hemen betikoek agintzen dute, hau da, guardia zibilek». Iaz bezala, gauez etorri, auzoa okupatu, herritarrak beldurtu, gurasoak eraman, haurren aurrean, ezintasun izugarria. Hedabide gehienek, zigortzen epairik gabe. Hainbestetan ikusitako pelikula berbera. Gidoi berdina. Herrian berriro ere kalean. Berriro haserre. Berotasuna senideei.
Askotan ikusi arren, ez gara ohituko. Eta berriro ere aurrera jarraituko dugu eta, nahiz eta askotan ezin, irribarrea aurpegian.
Ion eta Ruben, zuekin gaude!